2021eko hirugarren saioa burutu dugu pasa den ostegunean, hilak 11, goizean. Hasteko, Patxik mintegikideek egindako ekarpen zoragarrienekin betetako portfolioa, Book Creator-en bitartez, erakutsi die. Horren ostean, Garbiñeren azalpenen laguntzaz, mintegikideek, Padlet bat erabiliz, deskribatu dute nola antolatzen duten haien saioak denboraren, espazioaren eta edukiaren arabera. Ondoren, Rakelek EUSLE programaren egitura eta oinarriak azaldu dizkie partaideei eta proposamena luzatu zaie: Proiektu bateko proposamena garatzeko (jarraibide testua eta deskrpzio testua) eta ikasleekin audioak grabatzeko gero, Berritzegunekideoi bidaltzeko eta sortu dugun Portfolio digitalean ipintzeko eta partekatzeko. Gero, Classroom baliabidearen funtzionamendua, klasean askotan erabiltzen ditugun jarduerak egiteko modu digital batean, klaseko arbela ukitu barik, azaldu zaie. Azkenik, HIPI ikasleekin hizkuntzak ez diren arloak hizkuntza nola jorratzen den jakiteko hainbat galdera bota zaie hausnarketarako. Partaideek, gero, bakoitzaren ikastetxean zer egiten den azaldu dute. Hurrengo saio batean sakonago aztertuko dugu gai hau. Amaitzeko, partaideek arlo bateko unitate bateko PDFa edo Word fitxategi bat bidaltzekotan geratu gara, gure aldetik egokitzapena nola egin aztertzeko. Hurrengo mintegi saioan, Lab Book azalpenari ere tartetxo bat eskainiko diogu.
Blog hau Txurdinagako HIPIen mintegiaren aurkezpenak erakusteko eta esperientziak partekatzeko da.
martes, 16 de marzo de 2021
7. SAIOA, MARTXOA
2021EKO MARTXOAREN SAIOA
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario