Atzo, azaroak 11, Txurdinaga inguruko hipiak Berritzegunean elkartu ginen 21-22 ikasturtean bigarrenez. Besteak beste, zer nolako beharrak eta kezkak ditugun aztertu genituen hurrengo saioetan jorratzeko.
Hementxe daukazue aurkezpena.
Blog hau Txurdinagako HIPIen mintegiaren aurkezpenak erakusteko eta esperientziak partekatzeko da.
Atzo, azaroak 11, Txurdinaga inguruko hipiak Berritzegunean elkartu ginen 21-22 ikasturtean bigarrenez. Besteak beste, zer nolako beharrak eta kezkak ditugun aztertu genituen hurrengo saioetan jorratzeko.
Hementxe daukazue aurkezpena.
Kaixo Hipi hori! pasa den ostegunean, urriak 14, elkartu ginen berriro gure eskualdeko Hizkuntza Errefortzurako Irakasleak.
Sarrera honetan, hementxe, daukazue saio horretan erabili genuen aurkezpena.
2021EKO OTSAILEKO SAIOA
2021eko bigarren saioa egin dugu gaur goizean. Hasieran, OINARRIZKO KITA-ren GALDETEGIA egin dugu. Gero Rakelek EUSLE programan oinarritutako Portfolioaren adibideak erakutsi ditu eta portfolio digitala egiteko erreminta, BOOK CREATOR aurkeztu du. Gero, "Tools for Educators"-en balibideak erabiliz partaideek sortu dituzte ariketak Meet-en bidez aurkezteko, baina kasu batzuetan ezinezkoa izan da aurkeztea. Amaieran, Garbiñek Chrome-ko EUSKALBAR luzapenaren erabilera eta instalatzeko era azaldu ditu. SAIO BATEN SEKUENTZIA atala egiteko denbora gutxi geneukanez hurrengo saiorako utziko dugu.
2021EKO URTARRILEKO SAIOA
2021eko lehen saioa egin dugu gaur goizean. Hasieran, Jose Antonio eta Maitek egin duten tolesgarria erakutsi digute eta ez dute guztiokin partekatzeko zalantzarik eduki. GU SORTZAILE blog honetako orri berrian aurkituko dituzue egin ditugun Komekokos guztiak. Jarraitu dugu Norbanako Jarduera Plana egiten talde txikietan. Amaitzeko GINKANA bat egin dugu OINARRIZKO KITTA ezagutzeko. Ez dugunez amaitu otsailaren 11n jarraituko dugu.