jueves, 13 de mayo de 2021

9. SAIOA, MAIATZA

2021EKO MAIATZAREN SAIOA 2020-21eko HIPI Mintegiaren azkeneko saioa honetan Book Creator-ekin eguneratutako bertsioa aurkeztu diegu partaideei, haiek egindako ekarpen berriekin. HIPI lana antolatzeko irizpideetaz ari gara ere. Bestalde Irakurri Aurretiko estrategien artean zeintzuk dira jorratzen dituztenetaz hitzegin dugu, baita ere ebaluazioaz eta kalifikazioaz eta mintegiaren edukinen ibilbidea egin ondoren, partaideek aurtengo Mintegiaren balorazioa egin dute eta haien iradokizunak jaso ditugu. Gero, bukatutzat eman dugu saioa eta Mintegia..aurtengoz!

lunes, 3 de mayo de 2021

8. SAIOA, APIRILA

Apirileko saioan jorratu dugu haibat gai, besteak beste, Book Creator-ekin egindako portfolioa, BICS eta CALP mailak hizkuntza garatzeko orduan eta berariazko jarduera-motak maila batetik bestera pasatzeko, irakurri aurretik eman behar diren pausuak eta azkenik, baita ere, ebaluazioa eta kalifikazioaren arteko harremanak. Honez gain, Bakarnek aurkeztu digu bere ikastetxean egindako lap book-a hezurrei eta osasunari buruzkoa.