jueves, 23 de mayo de 2019

2019ko maiatzean egindako saioa

Hemen daukazue gaurko saioan erabili dugun aurkezpena. Bertan agertzen dira zenbait dokumentu eta beste bailabide batzuen loturak.




Zuen partehartzeari esker beste baliabide gehiago daukagu eta hemen daukazue:

LUIS BRIÑAS HLHI:
Audacity . Grabazioak egiteko. Denboran zehar egindako grabazioen aldaera ikasleei euren aurrerapenak azaleratzeko oso egokiak eta motibagarriak dira.
Beste aplikazio batzuk grabazioak egiteko:
Vocaroo : grabazioak on line

Voki: grabazioak  eta abatarrak sortzeko


flippity: joku desberdinak sortzeko



ZURBARANBARRI HLHI:
https://mimontessori.org/ gunean dauden materialak erabili dira hiztegia lantzeko. Helbide honetan baliabide ugari daude ondo antolatuta. Joku desberdinak egin daitezke.

Beste aplikazio bat hiztegia lantzeko: https://www.toolsforeducators.com/



OTXARKOAGA HLHI:
Joku didaktiko aldagarriak eskeintzen duen aplikazioa erabiltzen du ikasleekin lan egiteko: https://www.worksheetworks.com/


VIUDAD DE EPALZA HLHI:
Antzerkia.

B02 BERRITZEGUNEA:

Deskribapenen katea

Material hau pertsonen deskripzioa lantzeko erabili dugu. EL TARRO DE LOS IDIOMAS webgunean  aurkitu genuen gaztelaniako bertsioan eta zuen esku dago geletan erabili nahi izatekotan.
Guk honela landu genuen:
- bikote bakoitzari fitxa bana eman zitzaion.
- bikote bakoitzak deskripzioa ingelesez egin zuen pantailan agertzen zen laguntzarekin (aldamiajea)
- bakoitzak bere deskripzioa ikasi eta irakurri zuen ahoskera zainduz.
- amaieran katea osatu genuen denon artean argazkian ikusten den moduan.

 Eskerrik asko zuen ekarpenengatik!