Maiatzaren 9an HIPIen mintegiaren azken saio egin genuen.
Geratu ginen moduan irakasle bakoitzak bere gelan egindako ekintza bat kontatu zuen.
Eskerrik asko guztioi!!!
Batzuk jokuen bidez motibatu dituzte ikasleak, beste batzuk sekuentzi osoa jorratu dute HIPIren gelan. Eta beste batzuk Hipiren gelan, orduren batean, prestatu dituzte ikasleak gela barruan beste ikaskideek egiten zuten lan berdina egin ahal izateko. Kasu batean "bikoteka irakurtzen" saioan, beste kasu batzuetan irakurketa partekatua egiteko eta beste batean hiztegia lantzeko "frayer eredua" osatzeko.
Komentario batekin geratu nintzen: gurekin daudenean (HIPIrekin) oso ondo pasatzen dute, laguntza zuzena, jolasak, ekintza egokituak.... baina gela barruan triste ikusten ditugu beste kideen artean bakarrik. Ezin dute ezer egin, ez dute ulertzen, ez dakite euskeraz azaltzen...
Zein da erronka?