jueves, 22 de septiembre de 2016

Irailaren 17ko saioa

Lehenengo saioa burutu eta gero zuekin partekatu nahi dugu egindakoa.
Hemen daukazue  aurkezpena. Gaiordena eta gai bakoitzaren inguruan prestatu genuena ikus dezakezue.



Mintegi honen helburua programa honetan dauden irakasleei laguntza ematea  da. Hipiaren lana era inklusiboan ulertzen dugu eta hizkuntza bat besteekin elkarreraginean ikasten denez, aurten ikasleen arteko elkarrekintza lantzeko estrategiei emango diegu lehentasuna eta adibide argi batzuk probatuko ditugu saio guztietan.

Azken saioan, ildo hori jarraituz, egin genuen lehenengo ariketa. Gure artean elkar ezagutzeko "Elkarrizketa" dinamika kooperatiboa ingelesez egin genuen. Era horretan hizkuntza gaitasuna urria zuten irakasleek kideen laguntzarekin lortu zuten lagunaren aurkezpena egitea. Lagungarria izan zen diapositiba batean jarritako pistak esaldiak ondo eratzeko (3. dipositiba).

Azkenengo orduan Osane Garciak bere esperientzia kontatu zigun eta hainbat ideia eman zituen gelan egin ahal izateko. Beherago argazkiak aurkituko dituzue.



Saioan hainbat eztabaida izan genituen. Azkenean gure artean material eta esperientzia partekatzeko konpromisoa hartu genuen eta hau izango da horretarako gunea.


ESKERRIK ASKO OSANERI ETA BESTE KIDE GUZTIEI




lunes, 12 de septiembre de 2016

16-17 IKASTURTEKO HIPIen MINTEGIA



Datorren irailaren 15ean, 16-17 ikasturteko lehen saioa izango dugu. Dakizuenez, hiru saio trinko egingo ditugu ikasturtean zehar.
Ikasturtea honela antolatu dugu: 
Irudia
 
       Irailak 15
  Argibideak, materialak, esperientzia bat ezagutu

       Urtarrilak 19
Talde osoarekin lan egiteko estrategiak

Maiatzak 11
                                 Gure esperientzien elkartrukea


Betiko lez, Txurdinagako Berritzeguneko IKT gelan batuko gara goizeko 9etatik 12etara.
Ongi etorri Hizkuntza Indartzeko Mintegira!