viernes, 18 de diciembre de 2015

Urtarrilaren 28an Ima Ortega Ingurugelan

Datorren hilean, urtarrilaren 28an, Ima Ortega egongo da  HIPIen mintegikideekin Txurdinagako Ingurugelan. Saioa 9:30etatik 12:30etara izango da.
Ima Ortega HIPI da Gasteizko Angel Ganivet HLHI ikastetxean. Departamenduak HIPI berrientzako antolatzen dituen formakuntzetan erreferentziako irakaslea da.


Berak sortu dituen materialak erakutsiko dizkigu. Hizkuntza saioak nola antolatzen dituen eta estrategiak gurekin partekatuko ditu. 
Bere esperientziari esker jardunean sortzen diren galdeeratako erantzun asko baditu. Saioan bertan zureak planteatu nahi badituzu aukera izango duzu. 
Formakuntza saio hau HIPI zein bestelako irakasleentzat da. Lehentasuna HIPIek izango dute.
Eman izena Berritzeguneko WEBgunean parte hartu nahi baduzu formakuntza saio honetan. 

viernes, 2 de octubre de 2015

LEHENENGO ERRONKA: HIZKUNTZA GELAKO ARGAZKIA

NOLAKOA DA ZURE GELA?
Kurtso hasieran gelako apainketaz arduratzen gara. Zurea zelakoa da? konpartitu nahi duzu guztiokin?
Hemen daukazue adibide batzuk Hipiaraba web orrialdean ikus daitezkeenak.

Irudiaren jatorria




ERRONKA: Egin  blog honetan sarrera bat eta txertatu zure gelako argazkia.

Lehenengo saioa

Irailaren 17an Txurdinagako HIPIen mintegiko lehengo saioa burutu genuen. Erabilitako aurkezpena behean daukazue.
15/16 ikasturtean hiru saio egingo ditugu, hiruhilabeteko bana. Hasierako saio honetan landutako gaiak hauek izan ziren: Mintegiaren informazioa, Hipien zereginak, Ikasleen ezaugarriak, Hasierako, ebaluazioa, Banakako plana, Materialak, Bloga: Hipien arteko elkartrukea.
Komentatu genuen MOODLE plataforman material biltegia izango zenutela.
Blog honen bitartez gure arteko komunikazioa bultzatu nahi dugu. Horretarako zuen partaidetza ezinbestekoa izango da.
Guk, berritzegunetik, noizean behin, sarrerak egingo ditugu zuei proposamenak eginez. Zuek gelan egiten duzuena partekatu ahal duzue beste sarrera batzuren bidez (gonbidapena korreoz heldu zaizue).

miércoles, 9 de septiembre de 2015

Irailaren 17an HIPIen mintegia hasiko da

2015-2016 ikasturtearen hasiera honetan B02 Berritzeguneko HIPIen mintegia hasiko da bere ibilbidea.

Aurten 3 saio baino ez dira izango batera egotekoak, hori dela eta blog hau sortu dugu gure artean esperientziak partekatzeko.
Mintegikideok sarrerak egiteko baimena daukagu eta gure eskuetan dago honi bizitza ematea eta gelan egiten dugu  partekatzeko.

hizkuntza gela

Hona hemen montegian erabili dugun aurkezpena.